Atal honetan, formulario bat aurkituko duzu, bertan agertzen diren eremuak eguneratzeko, zure datu pertsonaletan aldaketaren bat gertatu bada. Hala, Giza Baliabideen Sailak zure datu pertsonalak ahalik eta eguneratuenak izango ditu, eta, edozein arrazoi dela-eta zurekin harremanetan jarri behar izanez gero, gure kudeaketa erraztu ahal izango du. Aldi berean, zenbait inprimaki bete beharko dituzu, eta Erregistro Elektronikoaren bidez bidali, baldin eta zure egoera administratiboa aldatzen bada, zerbitzu aktiboan jarraitzea erabakitzen baduzu edo eskatutako baldintzak betetzen dituzulako erretiroa eskatu nahi badiguzu. Atal bakoitzaren barruan informazio gehiago aurkituko duzu.